Gipuzkoak unitate komunitario aitzindari bat sustatu du Alzheimerra eta beste dementzia batzuk lantzeko

CITA GO-ON proiektuak prebentziorako, detekziorako eta arretarako ikuspegi integral eta komunitarioaren aldeko apustua egiten du, gizarte erantzunkide-tasuna, herritarren parte-hartzea eta erakundeen lankidetza oinarri dituela.

Irakurri gehiago

Gipuzkoak "CITA GO-ON Prenbentzioaren Kultura Zentroa" proiektu traktorea aurkeztu du gaur. Alzheimerra eta beste dementzia batzuk prebenitzeko, detektatzeko eta artatzeko unitate komunitarioa da, lurraldearentzat estrategikoa den esperientzia pilotu gisa sortua. Ekimena CITA-alzhéimer erakundeak zuzentzen du, eta honako hauek ditu lankide: Gipuz-koako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua Adinberrirekin ba-tera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila–Osakidetzaren Donostialdeko ESIa, Donostiako Udala eta Afagi Alzheimerra duten pertsonen senideei laguntzeko Gipuzkoako erreferentziazko erakundea, zeinak aktiboki parte hartzen baitiu.

Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak nabarmendu duenez, "CITA-alzhéimer erakundearen lan zorrotza, jarraitua eta konprometitua funtsezko zutabea da Gipuzkoan Alzheimerraren erronkari erantzun berriak bilatzeko". Peñaren arabera, “garrantzitsua da prebentzioa modu integralean lantzea, ezagutza zientifikoa ez ezik, begirada komunitarioa eta giza laguntza ere txertatuz”. Ildo horretan, azpimarratu duenez, "erakundeen eta entitateen arteko lankidetzak erakusten du ahalegina, gaitasuna eta ikuspegia bateratzen direnean, proiektu eraldatzaileak eraikitzeko gai garela". "Argi eta garbi daukagu zein den gure azken helburua: pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea, bereziki zaurgarrita-sun edo mendekotasun egoera batean bizi direnena", adierazi du amaitzeko.

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, adierazi du horrelako esperientziek “harreta sarea ho-betzean jartzen dutela jopuntua, horixe baita gure ongizate sistemaren altxorretako bat”. Goiak adierazi du Donostia eta Gipuzkoa “Alzheimer gaitzaren prebentzio eta hobekuntzan punta-puntan daudela”, eta azaldu du alor publiko eta pribatuaren arteko lankidetzak “du-ela urte batzuk pentsaezinak ziren aurrerapausuak ekarri dituela”.

José Agustín Agirrek, ESI Donostialdea-Osakidetza-Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko gerenteak azpimarratu du BioGipuzkoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren garrantzia. Elkarlan hau berrikuntza eredu bat da, zientzia, laguntza eta politika pu-blikoak benetako erantzunak emateko lerrokatu baitira. Sinergia horrek "diagnostiko goizti-arra, arreta pertsonalizatua eta giza laguntza Alzheimerra duten pertsonentzako bizitza-ibil-bide duin batean integratzen dituen eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetzen digu. Ikerketa, berrikuntza eta arreta soziosanitarioko puntako sarea, Alzheimerraren aurkako bo-rrokaren abangoardian kokatzen gaituena".

Pablo Martínez-Lage CITA-alzheimerreko zuzendari zientifikoak nabarmendu duenez, "berrikuntza kolaboratiboko proiektu hau aitzindaria da Alzheimer gaixotasunaren eta beste dementzia batzuen aurkako ekintzaren arloan. Autonomia eta mendekotasuna-ren prebentzioa sustatzen ditu ikuspegi pertsonal, familiar, komunitario eta instituzional batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako Saileko taldeen es-perientzian, Donostialdea - Osakidetza - Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ESIko taldeen esperientzian, Donostiako Udalaren eta asoikaziarren – Afagi – esperientzian eta CITA-alzheimerren garatutako tokiko ikerketaren emaitzetan oinarrituta. Esku-hartze globala, jarraitua eta espezializatua izango da arrakastaren gakoa prebentzioaren kultura bat sortzeko helburua lortzeko, gaixotasunarekin bizi diren pertsonen bizi-kalitate ona ziurta-tzeko eta pertsona batzuk gaixotasun hori garatzea saihesteko. Lur txikiagoetan, inde-pendentzia handiagoko herri bat bizi da".

Biomedikuntzatik harago

Izenetik bertatik, proiektuak biomedikuntzatik haratago doan ikuspegi bat azpimarratzen du: arreta arlo komunitarioan eta erlazionalean jartzen du, osasunaren zaintzaren eta za-hartzearen funtsezko ataltzat hartuta. CITA GO-ONen helburua da unitate komunitario bat eraikitzea, lurraldea abiapuntu izango duena, eta herritarrekin eta tokiko eragileekin lanki-detzan arituko dena, gizarte erantzunkidetasunetik lan eginez.

Helburua da zainketak eguneroko bizitzan txertatzea, laguntza sareak, bizilagunen parte hartzea eta inplikazio instituzionala abian jarriz, Alzheimerrarekin edo beste dementzia ba-tzuekin bizi diren pertsonei eta arrisku egoeran daudenei modu integralean laguntzeko.

Esku-hartze espezializatuko unitate bikoitza

Testuinguru horretan, proiektuak erreferentzia zentro bat sortzea aurreikusten du, bi unitate bereizi eta osagarri izango dituena. Alde batetik, prebentzioan, sentsibilizazioan, detekzioan eta esku-hartze goiztiarrean oinarritutako unitate bat, lehen mailako prebentziora bidera-tua, arriskuko pertsonen kasuan, eta, bigarren mailako prebentziora bideratua, gaixotasu-naren hasierako faseetan dauden pertsonen kasuan. Eta bestetik, arreta, orientazio eta zainketa unitate bat, gaixotasunagatik mendekotasun egoeran dauden pertsonei eta haien familiei zuzendua, etxean eta komunitatean bizitzen jarrai dezaten laguntzeko. Bi egi-tura horiek ikuspegi integral batetik jardungo dute, pertsona, familia eta komunitate mai-lako faktoreak kontuan izanda, eta zorroztasun zientifikoa arreta hurbil eta humanizatuare-kin uztartuta.

Prebentzio Unitatea berehala abian

Laster, lehen parte-hartzaileekin harremanetan jarriko gara. Proiektua 60 urtetik gorako per-tsonei zuzenduta dago eta plaza mugatuak ditu. Narriadura kognitiboari aurre egiteko iker-keta aplikatua da eta parte hartzaileek ebaluazio eta esku hartze protokolo jakin batzuk bete beharko dituzte.

CITA GO-ON programa esku-hartze multimodal bat da, osasunerako funtsezkoak diren bost arlo hartzen dituena: arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola, estimulazio kognitiboa, entrenamendu fisikoa, elikadura eta sukaldaritza ohitura osasungarriak, bai eta esku-hartze  sozioemozionala ere. Bi urtean zehar, banakako jarraipena eta talde tailerrak zein jarduera pertsonalizatuak uztartuko dira, betiere dementziari aurrea hartzeko helburuarekin.

Proiektu pilotu gisa aurkezten den arren, CITA-Alzheimerren metatutako esperientziatik sortu da, eta zabaltzeko bokazio argia du. Aurreikuspenen arabera, pixkanaka-pixkanaka lurral-deko zainketa ekosistemako eragileak eta baliabideak sartuz joango dira, epe ertain eta luzera jarraitu beharreko eredu jasangarri modura finkatu dadin.

Koordinazio soziosanitarioa egiturazko ardatz gisa

Proiektuaren funtsezko beste ardatzetako bat alderdi soziosanitarioa da, eta aukera eman du osasun sistemaren —Osakidetza aliatu estrategiko gisa hartuta— eta gizarte zerbitzuen arteko integrazioa indartzeko, horrela, aurrera egin ahal izateko pertsona oinarri duen eredu kohesionatuago eta eraginkorrago baterantz. Esperientzia pilotua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zainketen eta Gizarte Politiken 20-30 Agendan sartzen da. Irismen luzeko ibil-bide orri bat da, eta lurraldea gizarte zaintzaileagoa, ekitatiboagoa eta osasuntsuagoa bi-hurtzea du helburu. Esparru horretan, proiektu traktoreak bultzatzen dira, eragile estrategi-koen arteko lankidetza sustatzen dutenak eta ongizate kolektiboaren funtsezko eremuetan eraldaketa katalizatzaile gisa jarduten dutenak.

Nazioarteko oinarria duen ikerketa aplikatua

Proiektuak CITA-alzheimer Fundazioaren ikerketa ibilbide sendoa du oinarri, eta haren ekar-pena funtsezkoa izan da dementziaren prebentzioan alda daitezkeen arrisku faktoreak identifikatzeko. Estrategikotzat jotzen diren zenbait alderditan esku har daiteke, hala nola bizi-ohituretan, osasun kardiobaskularrean edo estimulazio kognitiboan.

Jakintza horrek nazioarteko aitorpena duten ikerketak ditu oinarri, besteak beste, Suediako Karolinska Institutu ospetsuak bermatutakoak, eta zahartze aktiboa eta osasungarria susta-tzera bideratutako estrategia europar eta global baten barruan dago.