BAN2401-G000-303. AHEAD 3-45
Plazeboz kontrolatutako azterketa, maskaratze bikoitzarekin, tratamendu talde paraleloekin, 216 astekoa, BAN240 farmakoaren eraginkortasuna eta segurtasuna ebaluatzeko Alzheimer gaixotasuna fase aurre-klinikoan duten eta amiloide maila handia duten pertsonengan (A45 saiakuntza) eta Alzheimer gaixotasuna fase aurre-kliniko goiztiarrean duten eta amiloide maila ertaina duten parte hartzaileengan (A3 saiakuntza).
Sustatzailea: EISAI Inc. USA, UK, JP
Hautagaiak: Kognitiboki osasuntsu dauden 55 eta 80 urte bitarteko pertsonak, garuneko patologia amiloide larriarekin (A45 saiakuntza) edo ertainarekin (A3 saiakuntza). 55 eta 64 urte bitarteko pertsonak saiakuntzan parte hartzeko hautagaiak izan daitezke baldin eta: 1) Alzheimer gaitza duen zuzeneko familiarteko bat badute; 2) E Apoliproteinaren (APOE) gutxienez E4 alelo baten eramaileak badira; edo 3) jakinaren gainean badaude (lehendik PET-amiloide edo gerrialdeko ziztada proba bat egin zaien ikerlanen batean parte hartu dutelako).
Informazio gehiago: Agencia Española del Medicamento