Cita go on página
60 eta 85 urte bitartekoa bazara, lagundu iezaguzu erakusten bizimodu osasuntsuak egiteak gainbehera kognitiboa eta Alzheimerra ekidin ditzakeela. Izena ematen duzu?
Descargar hoja de información al participante
Zer da CITA GO-ON proiektua?
CITA-Alzheimerrek 2016an abiarazitako ekimena da, dementziaren prebentzioan aurrera egiteko.
Proiektuak erakutsi nahi du bizimodu osasuntsuko programa batek eta arriskuen kontrolak murriztu egiten dutela alzheimerra izateko aukera.
CITA-Alzheimerrek Karolinska Institutuarekin eta Alzheimer’s Association elkartearekin batera bideratutako lanaren emaitza da CITA GO-ON. Karolinska Institutuko ikertzaileek dementziari aurrea hartu dakiokeela erakutsi zuten FINGER azterlanarekin. Horretarako, gaixotasuna garatzeko arrisku handia duten pertsonak detektatu behar dira, eta modu askotan jardun behar da ohiturei eta arrisku faktoreei begira.
Beasaingo azterlan pilotu arrakastatsuaren ostean, CITA GO-ON proiektuak geure testuinguru soziokulturalera moldatu du FINGER metodologia, eta eguneratu egin du azken aurrerapenak eta ezagutzak jasota. Zabaldu egin dira interbentzioaren edukiak, eta ikuspegi digitala eta belaunaldien artekoa erantsi da tresna erakargarria sortzeko eta narriadura kognitiboren prebentzioari dagokionez eskuragarria izateko. Haren eraginkortasuna erakusteko dago diseinatuta CITA GO-ON.
Arkitektoen, Arkitekto Teknikarien eta Kimikarien eta Gizarte Aurreikuspenerako Mutualitatearen Elkarte Nazionalak osatutako irabazi asmorik gabeko hna Fundazioak sustatu du proiektu hau.
Datu hauek beteta galdetegi bat bidaliko dizugu. Galdetegi horrek azterlanean izandako parte hartzearekin lotutako informazioa biltzen du.
Kolaboradoreak:
Azterlanaren datuak:
CITA-alzheimer Fundazioak bideratzen du azterlana, bera da arduradun nagusia. Azterlana garatzeko eta gauzatzeko, beren esparruetan erreferente diren erakundeekin jarduten du lankidetzan, esate baterako, Basque Culinary Centerrekin, Biodonostia osasun ikerketa institutuarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Achucarro Neurozientzia Institutuarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin. Era berean, nazioarteko izen handiko erakundeen laguntza jasotzen du, tartean Suediako Karolinska institutuarena eta Alzheimer elkarte amerikarrarena (Alzheimer’s Association).
2021. urteko bigarren erdialdean zehar eta 2022. urte hasieran parte hartzaileak bereizteko epea abiaraziko da. Balizko parte hartzaileak formulario elektroniko baten bidez aurre-hautatuko dira, gure web orrian eska daiteke formulario hori. Balizko hautagaiei posta elektronikoaren bidez edo telefonoz dei egingo zaie azalpenak emateko eta aukeratzeko lehengo bisitaldia egiteko. Azterlanean sartuko diren pertsonek lehen ebaluaziorako bisitaldi bat egingo dute 2022. urtean zehar, betiere interbentzio aldia hasi baino lehen.
Una vez iniciado, este periodo de intervención dura 2 años para cada participante. Al finalizar, se realizará una nueva visita de evaluación individualizada para evaluar la evolución que ha llevado.
Dado que el número de participantes es muy alto, pueden transcurrir unas semanas entre la visita de selección y el inicio de la intervención.
Deus ez. Interesatuei minutu gutxi batzuk besterik ez dizkiegu eskatzen hautatzeko galdetegi elektronikoa bete dezaten, eta zeu edo zure familiartekoren bat balizko hautagai bat baldin bada, telefonoz edo posta elektronikoz azalduko dizkizugu azaldu beharrekoak.
Parte hartzea:
Sartu gure web orrian zure posta elektronikoa eta formulario elektroniko bat bidaliko dizugu, azterlan honetan parte hartzeko hautagaia izan zaitezkeen azalduko diguten beharrezko datuak jaso ahal izateko. Galdetegia betetzen baduzu eta datu osatu gabeak gelditzen badira edo zure balizko parte hartzeari buruzko zalantzak badituzu, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jarriko gara harremanetan zurekin.
Bai. Laguntza jaso dezakezu, baina zeuk emandakoek izan behar dute sartutako erantzunak.
Printzipioz parte har dezakezu arazo horiek arinak badira, ez badute zure ohituretan eragiten eta ez baduzu dementziaren diagnostikorik. Hala ez bada, edo zure parte hartzea galarazten duen beste arrazoiren bat baldin badago, ikertzaile taldeak azalduko dizu lehenengo edo hautagaiak aukeratzeko bisitaldian.
Behin formulario elektronikoa beteta, datuak prozesatuko dira eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizu azterlanerako hautagaia izan zaitezkeen. Aste batzuk igarota deus jaso ez baduzu, begira ezazu "zaborra" karpetan zeozer ote duzun. Posta elektronikoa aurkitzen ez baduzu edo ezabatu baduzu, ez kezkatu. Hautatua izan bazara, ikertzaile taldea berriz ere jarriko da harremanetan zurekin behin datuak berrikusten dituenean.
Zure osasun egoerari, egoera fisikoari, bizi ohiturei eta elikadurari buruzko elkarrizketak eta ebaluazioak dira, eta elkarrizketa neuropsikologiko bat egiten da. Bizi ohiturei eta elikatzeko ohiturei buruzko galdetegiren bat betetzeko eskatuko zaizu. Kasu batzuetan, laginak aterako dira (odola, listua eta gorozkiak) eta erresonantzia magnetiko bat egingo da.
Parte hartzaile batzuei interbentzio programa bat egitea proposatuko zaie. Programa horretan banakako bisitaldiak eta taldekako tailerrak egingo dira, eta banakako lanerako materialak eskainiko dira, honako hauetarako:
- Estimulazio eta entrenamendu kognitiborako.
- Arrisku kardiobaskularreko faktoreak (pisua, presio arteriala, forma fisikoa, etab.) estu kontrolatzeko.
- Nutrizio ohiturak hobetzeko.
- Jarduera fisikoa sustatzeko.
- Adimen emozionala eta osasun psikosoziala sustatzeko eta hobetzeko
Programa honi buruzko xehetasun gehiago nahi badituzu, kontsulta ezazu parte hartzaileari informatzeko orri osoa..
Ebaluazioak eta interbentzio aldia kontuan harturik, gutxi gorabehera 3 urte irauten du azterlanak. Epe horretan, konpromisoa hartzen duzu honako arlo hauetan:
- Azterlanak proposatzen dituen jardueretara eta ebaluazioetara azaltzeko, nagusiki CITA-alzheimerren eta zentro kolaboratzaileen instalazioetan.
- Proposatutako banakako jarduerak burura eramateko denbora hartzeko.
- Osasun intereseko datuak jasotzeko prest egoteko; betiere ikertzaile taldeak bildutako datuen konfidentzialtasun zorrotza zainduz.
Ikertzaile taldea ahaleginak egingo ditu, betiere arrazoizko neurrian, ahalik eta malguen jarduteko, eginkizun honek balizko eragin txikiena izan dezan zure eguneroko bizitzan.
Proba, jarduera edo material bakar batek ere ez dizu kosturik ekarriko. Tamalez, ez dugu azterlanaren lekurako joan-etorriak finantzatzeko aurrekonturik
Ez. Parte hartzaile guztiei irakatsiko zaizkie bizi ohitura osasuntsuak, osasun erakundeek gomendatuak. Aitzitik, interbentzio programako jarduerak eta tailerrak ausaz esleituko dira. Ez zuk ez ikertzaileek ezin dute hori kontrolatu. Helburua da denboraren joanean erakustea jarduera horiek eraginen bat ote duten parte hartzaileen osasun kognitiboan.