Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

3. Nori prebenitu behar zaio Alzheimerren gaixotasuna? Alzheimerren gaixotasun preklinikoaren arrisku-faktoreen profilari buruzko zeharkako azterketa (PREVALZ).

IIkertzaile nagusia: Pablo Martínez-Lage

Estatus: Amaitua

Helburua: Alzheimerren gaixotasun preklinikoa duten gizon-emakumeen arrisku kardiobaskularreko faktoreen profila ikertzea.

Behin-behineko emaitzak: Adinaren (laginaren batez bestekoa baino handiagoa edo txikiagoa), APOE genotipoaren (E4aren eroalea, edo ez) eta sexuaren arabera doitutako erregresio logistikoko ereduan, hipertentsio arterialaren eragin nabarmena atzeman zen (OR=2,4; CI % 95 [1,13-5,25]; p < 0,05) LCR-Aβ+ gisara parte hartu zuen baten sailkapenean. Hipertentsioa zuten eta ez zuten parte-hartzaileen A 1-42aren mailak, berriz, nabarmen desberdinak (789,3±220,3 pg/mL vs 849,7±215,5 pg/mL; p<0,05)..

Adinaren (laginaren batez bestekoa —57,2 urte— baino handiagoa edo txikiagoa ), sexuaren eta APOE estatusaren arabera (eroalea, edo ez) doitutako erregresio logistikoko azterketan, LCR-Aβ+ gisako parte-hartzaile baten sailkapenean arrisku kardiobaskularreko REGICOR indizearen eragin nabarmena atzeman zen (arriskua <% 5 vs ≥ % 5) (OR=2,2; IC95[1,00-4,97]; p<0,05); halaber, SCORE arrisku-indizearen eragin nabarmena ere atzeman zen (OR=1,63; IC95 [1,07-2,55]; p<0,05), bai eta Framingham arrisku-indizearena ere (OR=2,54; IC95 [1,31-5,07]; p<0,01)

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzaren 2013ko SAIOTEK deialdia. Proiektu-zenbakia: S-PR13ZH001

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.