Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

5. GOIZ: Osasunari buruzko hezkuntza eta AGren identifikazio goiztiarra bultzatzeko tresna baten diseinua eta garapena, erabiltzailea oinarri duen ezagutzaren azterketa eta kudeaketaren bidez

Ikertzaile nagusia: Pablo Martinez-Lage Alvarez.

Estatusa: Amaitua

Helburua: Herritarrei osasunari buruzko hezkuntza eskaini eta Alzheimerren gaixotasuna goiz atzematen laguntzeko tresna bat diseinatzea, diagnostikoa baino lehen agertzen diren sintomen detekzioan oinarritutako benetako historiak oinarri harturik. Ezagutzaren azterketa eta kudeaketaren bidez egiten da hori guztia, erabiltzailea ardatz dela betiere, hots, parte-hartzaileen esperientziak informazio-iturritzat erabiliz. Tresna baliagarri batean interpretatzen eta biltzen da informazio hori, AGren sintomak zein diren jakinarazteko herritarrei, gaitzaren detekzio goiztiarra egin dezaten eta medikura jo dezaten sintomak agertzen zaizkienean.

Emaitzak:

Lehen sintomei buruzko galdetegia

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza – Berrikuntza Soziosaniotariorako Euskal Fundazioa (ETORBIZI) 2012-2013. Proiektu-zenbakia: CA-2012-072

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.