Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

1. Gipuzkoa Alzheimer Proiektua (euskal kohortea)

Alzheimer preklinikoari buruzko luzetarako azterketa bat da Gipuzkoa Alzheimer Proiektua (GAP).

Ikertzaile nagusia: Pablo Martinez-Lage doktorea

Estatusa: Martxan

Gipuzkoako ikerketa klinikoko batzorde etikoak onartu ditu hasierako proiektua eta 2014ko aldaketa.

Helburua: Kognitiboki osasuntsuak edo pauzisintomatikoak diren 40 eta 80 urte bitarteko gizon-emakumeen kohorte bati alzheimer preklinikoaren karakterizazioa egitea, eta gaixotasun horren etorkizuneko prebentzio-programetarako oinarriak ezartzeko biomarkatzaileak eta arrisku-faktoreak ikertzea.

Euskal kohortea: Bostehun boluntarioko lagin bat bildu zuen CITA-Alzheimerrek 2011n, bertako prentsan hainbat agerraldi egin eta Gipuzkoako Alzheimerdunen Senitartekoen Elkarteak (AFAGI) proiektua aurkeztu ondoren. Hautagaiak onartzeko/ez onartzeko irizpideak aplikatu ostean, 408 lagunek osatu zuten euskal kohortea, zeinetatik % 55 emakumeak ziren; batez besteko adina, berriz, 58 urte zuten. Parte-hartzaileen erdien zuzeneko senitartekoren batek dementzia du edo izan du; % 25, berriz, APOE4aren eroale ziren.

Balorazioa: Proba hauek egin zitzaizkien parte-hartzaile guztiei: 1. erizaintzako ebaluazioa (datu kardiobaskularrak, antropometria, funtzio mental orokorra); 2. ebaluazio neurologikoa (aurrekari medikoak, aurrekari familiarrak, sintoma kognitiboak, jokabide- eta psikologia-sintomak azterketa kognitiboa eta neurologikoa, CDRa, gaitasun funtzionala); 3. ebaluazio neuropsikologikoa (adimen premorbidoa, oroimena, hizkera, funtzio betearazlea, ikusmenaren gaitasun pertzeptiboa eta eraikitzailea, arreta/kontzentrazioa, atzemandako estresa); 4. dietari/nutrizioari eta bizimoduari buruzko galdetegia (jakien kontsumo-maiztasuna, ariketa fisikoa, loaren kalitatea, jarduera produktiboak eta aisialdikoak), 5. erresonantzia magnetiko funtzionala eta egiturazkoa, atseden-egoeran; 6. odoleko lagin biologikoak jasotzea (plasma, seruma, frakzio zelularra, odol-bolumen totala), gernua, eta likido zefalorrakideoa (laginaren % 60).

Segimendua: Hiru urtean behin egitea aurreikusten da, 12 urtez gutxienez. Egun, hiru urtera ari da egiten lehenbiziko segimendu-bisita, zeina 2015eko ekainean amaituko baita. Kohortearen % 75en luzetarako balorazioa egin da orain arte. Bestalde, % 6koa izan da subjektu-galera segimendu-garaian. Oinarrizko bisitan likido zefalorrakideoa eman zutenen % 90ek berriro eman zuten segimendu-bisitan.

Finantziazioa:

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.