Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Trebakuntza

CITA-Alzheimer Fundazioaren lehentasunezko helburua da trebakuntza, ikerketarekin eta laguntza-jarduerarekin batera.

Zenbait jakintza-arlotako doktoretza-lanak egiteko prestatuta dago, honenbestez, Fundazioko ikerketa-plataforma. Bestalde, zenbait irakaskuntza- eta trebakuntza-programatarako praktika-leku izateko baldintza ezin hobeak ditu Fundazioko Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Zentroak: laneko ingurunea, lantaldea eta jarduera.

Doktore-tesi hauek ari dira egiten egun Fundazioan:

  • Dieta, nutrizio eta bizimoduarekin lotutako Alzheimerren gaixotasuna garatzeko arriskuak: 40 eta 80 urte bitarteko Gipuzkoako pertsona-kohorte osasuntsu bati egindako luzetarako azterketa prospektiboa.
    Ikertzailea: Ane Otaegui Arrazola. Nutrizioan eta Osasunean doktore. Farmazia eta Elikagaien Zientzietako Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea. Martxan. Zuzendarikideak: Elena Urdaneta (UPV/EHU, Basque Culinary Center) eta Pablo Martínez-Lage (CITA-Alzheimer Fundazioa).
  • Alzheimerren gaixotasun preklinikoa duten pertsonen profil neuropsikologikoaren ezaugarriak. Sintomarik gabeko pertsona-kohorte baten zeharkako azterketa.
    Ikertzailea: Mirian Ecay Torres. Osasunaren Psikologian doktore. Oinarrizko Psikologiako Fakultatea (I). UNED. Martxan. Zuzendarikideak: Herminia Peraita (UNED) eta Pablo Martínez-Lage (CITA-Alzheimer Fundazioa).
  • Arrisku kardiobaskularreko faktoreak eta errenina-angiotentsina sistema Alzheimerren gaixotasun preklinikoan.
    Ikertzailea: Andrea Izagirre Otaegi. Erizaintzan doktore. Medikuntzako Fakultatea. Fisiologia Saila Euskal Herriko Unibertsitatea. Martxan. Zuzendarikideak: Gorka Larrinaga (UPV/EHU) eta Pablo Martínez-Lage (CITA-Alzheimer Fundazioa).
  • Alzheimerren gaixotasun preklinikoaren neuroirudi metabolikoa eta estrukturala
    Ikertzailea: Jorge Villanúa Bernues. Neurozientzietan doktore. Medikuntzako Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Zuzendarikideak: José Félix Martí-Massó (UPV/EHU) eta Ernesto Sanz-Arigita (CITA-Alzheimer Fundazioa)

 

Programa hauetako praktikak egiten dira CITA-Alzheimer Fundazioan:

  • Neuropsikologiako masterduna (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)
  • Farmazia eta Nutrizioko gradu-programa. Nafarroako Unibertsitatea
  • Zahartze Osasuntsuan eta Bizi Kalitatean masterduna Euskal Herriko Unibertsitatea (prestatze-fasean)

 

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.