Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org
1
14

Proiektuak

Fundación CITA Alzheimer Fundazioa y Fundación HNA hemos firmado un convenio de colaboración para el desarrollo del proyecto de investigación de CITA-Alzheimer ...
Alzheimer preklinikoari buruzko luzetarako azterketa bat da Gipuzkoa Alzheimer Proiektua (GAP).
PGA azterketaren barruan, eta Amsterdameko Unibertsitate Libreko Erradiologia eta Medikuntza Nuklearreko Neuroirudiaren lantaldearekin elkarlanean, zeinak Frederik Barkhof irakaslea baitu zuzendari, neuroirudiaren markatzaile potentzialak aztertu ziren erresonantzia magnetikoz, horretarako bolumetria-azterketak, egitura-sareen azterketak eta erresonantzia magnetiko funtzionaleko azterketak eginez (resting state) atseden-egoeran, bai Alzheimerren Gaixotasunarekiko (AG) arrisku-egoerari buruzkoak (historia familiarra eta/edo APOE estatusa), bai likido zefalorrakideoko AGko biomarkatzaileen gainekoak.
Alzheimerren gaixotasun preklinikoa duten gizon-emakumeen arrisku kardiobaskularreko faktoreen profila ikertzea.
Alzheimerren Gaixotasuna (AG) izateko arrisku areagotua duten euskal kohorteko parte-hartzaileen substantzia zuriko mikroegituran aldaketarik baden ikertzea, difusio-tenkatzailearen irudi-azterketaren bitartez (DTI).
Herritarrei osasunari buruzko hezkuntza eskaini eta Alzheimerren gaixotasuna goiz atzematen laguntzeko tresna bat diseinatzea.
Dieta mediterraneoarekiko eta jarduera fisikoarekiko atxikimenduaren garrantzia ikertzea, babes-faktore diren aldetik, bai eta likido zefalorrakideoko AGren biomarkatzaileen mailekin duten lotura eta PGA ikerketako euskal kohorteko parte-hartzaileen errendimendu kognitiboak ere.
Alzheimerren gaixotasun preklinikoaren markatzaile neuropsikologikoak bilatzea, pertsona hauen ezaugarri neuropsikologiko hauek aztertuz: AG pairatzeko arrisku areagotua duten pertsonen profil kognitiboarenak (historia familiarra, APOE estatusa, dementzia izateko CAIDE arriskua) eta likido zefalorrakideoan biomarkatzaileek definitutako AG prekilinikoa dutenenak.
Hipertentsio arterialaren eragina (arrisku-faktore den aldetik) eta errenina-angiotentsina sistema sistemiko eta zerebralarena (AG preklinikoaren markatzaile fisiopatologikoa den aldetik) ikertzea, likido zefalorrakideoko AGren biomarkatzaileetan duten eragina aztertuz.
Adin desberdinetan eskuratutako elebitasunak errendimendu kognitiboetan zer eragin duen aztertzea, elebakartasunarekin alderatuta, bai eta PGA azterketako euskal kohorteko parte-hartzaileen likido zefalorrakideoko AGren biomarkatzaileen profilak ere.
Prosodiarekin, tenperatura emozionalarekin eta diskurtsoaren alderdi fonologikoekin lotura duten seinale biologikoak aztertzea, neuroendekapenezko gaixotasunen markatzaile izan daitezke eta.
Puntzio lunbarrarekin lotura duten konplikazioak agertzeko aukera eta haien eragina aztertzea, Alzheimerren gaixotasunaren ikertzeko eta tratatzeko testuinguruan.
Positibotasunaren prebalentzia ikertzea subjektu kognitiboki osasuntsuen likido zefalorrakideoko AGren biomarkatzaileetan. Hainbat zentrotan ari da egiten ikerketa hori
Scheltensen eta haren laguntzaileen atrofia tenporal medialaren osagarri, azpieskala erdikuantitatibo bat diseinatzea, subjektu kognitiboki osasuntsuetan atrofia-maila baxuak baloratzeko. Azpieskala berriaren mailek PGA azterketako euskal kohorteko parte-hartzaileen AGren errendimendu kognitiboekin eta AGren biomarkatzaileekin duten lotura ikertzea.

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.