Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Plataforma

Gipuzkoa Alzheimer Proiekturako CITA-Alzheimer Fundazioko lantaldeak egindako lanari esker errekrutatu da euskal kohortea, 408 lagunez osatua, guztiak ere kognitiboki osasuntsuak edo pauzisintomatikoak. 

Parte-hartzaile guztien fenotipo-bilketa zorrotza egin zen 2011ko ekainetik 2013ko urtarrila bitartera egindako luzetarako azterketako bisitaldi basaleko ebaluazioetan, eta ikerketa-plataforma bat osatu zen boluntarioek emandako informazio kliniko, neuropsikologiko, demografiko, antropomorfiko, dietetiko eta bizimoduari buruzkoarekin, bai eta haien odol, gernu eta likido zefalorrakideoko lagin biologikoekin eta erresonantzia magnetiko estruktural eta funtzionalen irudiekin ere.

Orain, berriz, lehenbiziko segimendu-bisita ari da egiten lantaldea. Duela hiru urte hasi zen lehen jarraipena, eta 2015eko ekainean amaituko da.

Datu hauek bildu ditu ikerketa-plataformak:

  •  Lagin biologikoak
    • Odol totala
    • Plasma
    • Seruma
    • Frakzio zelularra
    • Gernua
    • DNA (APOE)
    • Linfozitoak-RNA
    • Likido zefalorrakideoa (n=325)(AGren biomarkatzaileak)

  • Erresonantzia magnetikoak
    • Egiturazkoa
    • Funtzionala

  • Datu demografikoak
  • Datu klinikoak
    • Aurrekari pertsonalak
    • Historia familiarra
    • Datu kognitiboak
    • Datu psikopatologikoak
    • Datu funtzionalak
    • Azterketa fisiko neurologikoetako datuak eta egoera mentalari buruzkoak
  • Datu neuropsikologikoak
    • Estres-maila
    • Adimen premorbidoa
    • Hitzezko eta ikusizko oroimena
    • Hizkuntza (audioak)
    • Funtzio betearazlea
    • Gaitasun bisuokonstruktiboa
    • Gaitasun bisuopertzeptiboa
  • Dieta eta bizimoduak
    • Elikagaiak kontsumitzeko maiztasuna
    • Ariketa fisikoa
    • Aisialdiko jarduerak
    • Loaren kalitatea

 

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.