Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Boluntarioak

  • “Gaitzaren sintomak bost urte geroago azaltzea lortuko bagenu, erdira jaitsiko litzateke gaixoen kopurua” (K. Marek. 2005)

Lehen sintomak agertu baino askoz ere urte lehenago hasten da Alzheimerren gaixotasuna. Datu itxaropengarria da hori. Izan ere, sintomak agertu aurreko fase horretan diagnostikatuko balitz gaitza duen jendea eta gaixotasuna geldiarazteko edo haren abiadura moteltzeko terapiak aplikatuko balira, asko murriztuko litzateke alzheimerraren eragina. Gaitzaren sintomak bost urte geroago agertzea lortuko balitz, erdira jaitsiko litzateke alzheimerdunen kopurua. Hori da, hain zuzen ere, CITA-Alzheimer Fundazioak bultzatzen duen ikerketa nagusiaren helburua, GÂP edo Gipuzkoa Alzheimer Proiektuarena alegia.

Endekapenari aurrea hartzea da azken helburua, eta sintomen garapena eragozteko prebentzio-neurriak aplikatzea, edo sintomak ahalik eta gehiena gutxitzeko terapiak. Hori da alzheimerrari aurre egiteko estrategiarik onena. Bostehun gizon-emakume osasuntsuren borondatezko parte-hartzeari esker, Amsterdameko, Washingtoneko, Londresko, Filadelfiako..., mundu osoko zientzialari-taldeekin partekatzen dugun ikerketa-plataforma bat eratu dugu. Hona zer osagai dituen gure plataformak: datu demografiko, epidemiologiko, kliniko eta neuropsikologikoen datu-base bat, lagin biologikoak (odola eta likido zefalorrakideoa) gordetzeko banku bat, eta 3Tko RNM ekipo batekin jasotako garunaren irudi estrukturalen eta funtzionalen artxibategi bat. Izugarrizko garrantzia du plataformak, eta gaixotasunaren fase preklinikoa eta prodromikoa zehazteko balioko du; izan ere, oraindik ere konponbiderik gabeko arazo izaten segitzen du fase horren zehaztapenak. Hartara, alzheimerraren jatorriaren puzzlea osatzen lagunduko du CITA-Alzheimer Fundazioak. Letra handiz idatzi beharreko zientziaz ari gara, Gipuzkoan sortu eta mundu osora zabaltzen den zientziaz.

Boluntarioak

Bostehun boluntarioren parte-hartzeari esker egiten du aurrera Gipuzkoa Alzheimer Proiektuak (GAP).

Hunkiarazten gaituzten 500 arrazoirengatik erabaki dute 500 gizon-emakume horiek proiektuan parte hartzea. Arrazoi eta kezka horiei erantzutea dute helburu GAPren ikerketek. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik eta iraupen-lasterketa honetan aurrera jarraitzeagatik.  Horregatik, hain zuzen ere, deitzen diogu “gure” proiektua. Ziur gara aurrerantzean ere bidaide izango zaituztegula.

Jarraipen-batzordea

Gipuzkoa Alzheimer Proiektua garatzen ari denez, jarraipen-batzorde bat eratu da. Ikerketak egiteko ezinbestekoak diren eta interes orokorrekoak izan daitezkeen gaiei buruz erabakiak hartzeko aholku ematea da batzordearen eginkizuna. Zenbait boluntariok eta ikertzailek osatzen dute batzordea.

Boluntarioaren profila

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.