Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Alzheimerraren zenbakiak

  • 70 urtetik gorako norbait bizi den hamar familiatik batean alzheimerdunen bat dago.
  • 65 urtetik gorakoetan, % 10 ingurukoa da alzheimerraren prebalentzia.
  • Batez beste, hamar urteko mendekotasun eta desgaitasun fisikoa eta mentala (geroz eta handiagoak) eragiten ditu gaitzak.
  • 70 segundoan behin, beste alzheimer-kasu bat diagnostikatzen da Europan.
  • Espainian, 1.125.000 lagunek dute gaitz hori eta 4.500.000 lagunen bizimoduari eragiten dio.
  • Euskadin, berriz, 60.000 gaixo daude eta 240.000 herritarren bizimoduari eragiten dio gaitzak, senitartekoei eta zaintzaileei batik bat.
  • Urtean 31.890 euroko kostua du paziente bakoitzak, kalkuluen arabera (1.913.400.000 euro, orotara, Euskadin)
  • Bizi-itxaropenaren gorako joera dela eta, bikoiztu egingo da 2040rako alzheimer duten gaixoen kopurua.
  • Arazo soziosanitario izugarria datorkio, honenbestez, gure herriari urte gutxiren buruan
  • Alzheimerren gaixotasuna da egungo medikuntzaren desafio nagusia.

Geroz eta datu zientifiko gehiago dugu dementziaren prebalentziaz eta intzidentziaz, bai eta haren hilkortasun-tasaz eta eragiten dituen kostu ekonomikoez ere. Herrialde aberatsetatik datorkigu informazio gehiena, baina geroz eta gehiago ari da iristen diru-sarrera txiki eta ertaineko herrietatik ere (DSTE).

Prebalentzia- eta intzidentzia-proiekzioek adierazten dutenez, handituz jarraituko du dementzia dutenen kopuruak, batez ere pertsona helduetatik helduenen artean; bestalde, trantsizio demografikoko prozesuan dauden herrialdeetan izango da hazkunderik handiena.

2010ean, 35,6 milioi lagunek pairatzen zuten dementzia mundu osoan.

Aurreikuspenen arabera, hogei urtez behin bikoiztu egingo da kopuru hori: 2030ean, 65,7 milioi; 2050ean, 115,4 milioi. Diru-sarrera ertaineko eta hazkunde azkarreko herrialdeetan egingo du gora gehienbat dementziadunen kopuruak.

ALZHEIMERRA DATOZEN 20 URTEETAN: 27 MILIOI GAIXOTIK 60 MILIOIRA

Urtean 7,7 milioi kasu berri azaltzen dira, hots, bat lau segundoko.

DSTE herrialdeetan bizi dira dementziadunen % 58; proiekzioen arabera, % 71ra igoko da portzentaje hori 2050erako.

Normalean, dementzia ez da agertu ohi 65 urtez beheko jendearen artean, baina baliteke uste baino handiagoa izatea portzentajea adin-tarte horretan. Kasu guztien % 2 eta % 9 bitartekoa dementzia goiztiarra dutenen portzentajea.

Dementziaren kostua, berriz, 604.000 milioi dolarrekoa da egun. Diru horretatik % 89 herrialde aberatsetan gastatzen da.

Lehentasun politiko eta soziosanitario geroz eta larriagoa izango da gaixoen artapenaren epe luzerako finantziazioa, haien senideei eta zaintzaileei eman beharreko laguntza barne dela.

Artapenaren kalitatea eta eskuragarritasuna hobetzeko ahaleginak ez ezik, prebentzio primario eta sekundarioko neurritan premiazko inbertsioa ere egin behar da.

Faktore aldagarriak atzemateko ikerketa gehiago behar dira, bestalde.

Munduko herrialde guztietan kontrolatu behar da dementzia-epidemiaren bilakaera, eta ebaluatu egin behar dira prebentzio-programen eraginkortasuna, batetik, eta zaintzen estaldura areagotzeko neurrien eragina, bestetik.

 

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.