Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Alzheimerraren historia

2015

Amiloidearen aurkako prebentzio-terapien lehen probak egin zitzaizkien gaitzaren sintomarik ez zuten eta biomarkatzaile positiboak zituzten zenbait gizon-emakumeri. A4 azterketa abiarazi zen AEBn; Europan, berriz, EPAD proiektua.

Tau-metaketen erradiofarmako markagailuak garatu ziren, PET tresnaren bidez.

Tauaren aurkako immunoterapia abiarazi zen.

CITA-Alzheimer Fundazioaren Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Zentroko Oroimenaren Klinika sortu zen.

2014

Gipuzkoa Alzheimer Proiektuaren bigarren bisitaldia.

International Working Groupen (IWG2) biomarkatzaileetan oinarritutako diagnostiko-irizpideak argitaratu ziren.

Emaitzarik ez bapineuzumab eta solanezumab bidezko immunoterapiak. Eragin positiboak, itxura batean, solanezumabek, fase arinenetan.

Amiloidearen aurkako terapia bidezko prebentzio-probak hasi ziren egiten mutazio patogenikoen eroale ziren sintomarik gabeko zenbait pertsonari (DIAN proiektua).

2013

PGAren lehenbiziko emaitzak ikusi ziren.  Amiloidearen lehenbiziko PETa egin zen Gipuzkoan.

Gipuzkoa Alzheimer Proiektuaren lehen emaitza. Datu-plataforma prest komunitate zientifikoarentzat.

Estatuko Dementzia Taldea sortu zuten IMSERSOk eta Salamancako Alzheimerren Gaixotasunaren Erreferentziako Estatuko Zentroak (CREA).

2012

Arrakastarik ez antigorputz monoklonalek.

Proba terapeutikoak iragarri ziren Alzheimer prekliniko genetikoetarako.

2011

Alzheimer preklinikoa eta alzheimerrak eragindako hondamen arina diagnostikatzeko irizpide berriak.

Dementziaren aurreko alzheimerra: lehenbiziko proben hasiera.

Gipuzkoa Alzheimer Proiektuaren hasiera: 500 boluntariotik gora.

2010

Arrakastarik ez gamma-sekretasaren inhibitzaileek.

2009

Alzheimerrari aurre egiteko ekimenak abiarazteko eskatu zien Europako Batzordeak bere kideei.

CITA-Alzheimer Fundazioaren sorrera.

2008

Arrakastarik ez Flurizanen entseguak.

2007

Alzheimerra zeukala jakinarazi zuen P. Maragallek.

Alzheimer prodromikoa kontzeptua proposatu zen.

Arrakastarik ez Alzhemedaren entseguak.

2005

Antigorputz monoklonaleko txerto pasibo berriak garatu ziren.

2004

ADNI ekimena. Lehenbiziko PET-PIBa: amiloidea zuzenean ikusi zen, lehenbizikoz.

2003

Memantina onartu zen.

Eskala handiko azterketa genetikoak hasi ziren, eta LCR biomarkatzaileak erabiltzeari ekin zitzaion.

2002

Arraskatarik ez txertoak gizakietan.

2001

Galantamina onartu zen.

2000

Rivastigmina onartu zen.

1999

Funtzionatu egin zuen txertoak sagu transgenikoan.

Narriadura Kognitibo Arina kontzeptua proposatu zen.

1997

Alzheimerrari buruzko Lehenbiziko Konferentzia Nazionala, Iruñean.

1996

Donepeziloa onartu zen.

1995

1 eta 2 presenilinetako lehen mutazioaren deskribapena.

Lehen sagu transgeniko eredua.

1994

Diagnostikoaren berri eman zuen Ronald Reaganek.

CEAFA sortu zen.

Urte hartako irailaren 21ean ospatu zen, lehenbizikoz, Alzheimerraren Mundu Eguna.

1993

Suszeptibilitate-gene baten identifikazioa, lehenbizikoz:  APOEa.

Tacrinaren erabilera onartu egin zuen FDAk..

1991

AFAGI sortu zen.

1987

TAU proteina eta lehen gene determinatzailea identifikatu ziren: APP.

1984

Alzheimer’s Disease International sortu zen.

Beta-amiloidea aurkitu zuten.

1982

Azetilkolinaren gabezia aurkitu zuten.

1980

Alzheimer’s Association sortu zen.

1970

Dementziaren eragile nagusitzat jo zen Alzheimerren gaitza.

1910

“Alzheimerren gaixotasunaren” lehenbiziko aipamena (Kraepelin).

1906

Gaixotasun berezi baten deskribapena egin zuen Alois Alzheimerrek.

 

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.