Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Zuzendari zientifikoaren gutuna

Alzheimer gaixotasunari aurre egiteak, mundu mailako erantzun multidisziplinarra eskatzen du. CITA Alzheimer Fundazioan lanean gaudenok, lan asistentzial berri, iraunkor eta eraginkorrarekin batera, Alzheimer gaixotasunari aurre hartzeko ikerketa klinikoa ezinbestekoa dela uste dugu.

CITA Alzheimer Fundazioak, bere ikerketa jarduera bi ideia esanguratsutan oinarritzen du. Batetik, gaixotasunaren fase goiztiarrenetan jardutea eta bestetik ikerketen emaitzak modu bizkorrean hiritarren esku jartzea.

CITA-Alzheimerreko Memoria Klinika  esperientzia handiko erizain, neurologo, neuropsikologo eta neuroradiologoez osatutako talde multidisziplinarra da eta erresonantzia magnetiko, biomarkatzaile eta PET-amiloide bezalako diagnosi metodo modernoak aplikatzen ditu.

2011. urtean Gipuzkoa Alzheimer Proiektua (GAP) jarri genuen abian. Luzerako doan eta berritzailea den proiektu hau, gaixotasunaren fase preklinikoak karakterizatzeko helburuarekin jarri zen martxan, honek prebentzioan lagunduko duelakoan. Gainera, sintomak hasi berriak diren faseen ikerketetan ere parte hartu dugu. Honen erakusgarri da STOP Alzheimer 2020/ Erronka partekatu bat proiektua, non Deban ikerketa epidemiologiko batekin hasi garen (Deba laborategia) eta lan honi aurre egiteko gure Fundazioa, Osakidetza, AFAGI, Debako Udala eta populazioaren indarrak batu diren. Bi proiektu handi hauen emaitzak dagoeneko ikusgai dira zenbait herritan martxan jarri diren detekzio goiztiarrerako programa pilotu publiko-pribatuetan.

CITA-alzheimer Fundazioak, ensaio klinikoen bitartez, alzheimerraren aurkako farmako berrien garapenean ere laguntzen du. Hauek industria farmazeutiko eta bioteknologikoen bitartez sustatzen dira eta probintzia guztiko pazienteek horrelako ensaioetan parte hartzeko aukera izaten dute.

CITA-n egunero burutzen den lan  zehatzaren bitartez  eta Euskadiko Biobankuaren laguntzaz, 600 pertsonen datu, lagin eta irudiekin bere ikerketa plataforma eraiki eta komunitatearen esku jarri du. Nazioko, Europako eta AEB-ko zentru nahiz instituzio ezberdinekin aritzen gara elkarlanean eta gure ikerketak Europako proiektu zabaletan barneraturik daude, hala nola “European Medical Initiatives Framework-Alzheimer´s Disease” (EMIF-AD). Gainera, CITA-alzheimer  Alzheimer Gaixotasunaren Prebentzioan oinarritutako Europear Proiektuan (European Alzheimer´s Disease Prevention, EPAD) akreditaturiko zentruetako bat izan da. Honela, Gipuzkoa eta Euskadi mundu mailako ikerketa mapan kokatzea lortu da.

Ahalegin guzti hau ez litzateke inolaz ere posible izango gure proiektuetan boluntario eta parte-hartzailerik ez balego, are gutxiago beraiek eskainitako laguntza eta konpromisorik gabe eta CITA-alzheimer Fundazioak sare publiko nahiz pribatutik jasotzen dituen diru laguntzarik gabe. Horiei guztiei gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu.

Eskerrik asko denori!                                                                 

                                                                                                                                                                    Pablo Martínez-Lage

                                                                                                                                                                    Zuzendari Cientifikoa

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.