Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Nor gara?

Alzheimerraren sekretuak aurkitzea eta, hartara, gaitz hori prebenitzea eta sendatzea du helburu CITA-Alzheimer Fundazioak, Alzheimer gaixotasunerako Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Zentroak.

Alzheimerren gaixotasunaren ikerketan erreferentzia izan nahi dugu nazioartean, eta, sortzen dugun ezagutzaren eta balio ekonomikoaren bitartez, gizartearen ongizateari lagundu.

Alzheimerren gaixotasuna ikertzen eta hura pairatzen dutenak artatzen dituen irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat gara, gizartearekin konprometitua. Jakintza-alor ugaritako ikertzaile-talde batek osatzen du CITA-Alzheimerreko lantaldea, zeinak puntako teknologia baliatzen duen eta hemengo zein nazioarteko hainbat ikerketa-zentrorekin elkarlanean jarduten duen. Hona CITA-Alzheimerren kapital sozial bakarra: PGA azterketan parte hartzen duten 500 boluntarioak, eta egunen batean gaitz hori menderatzeko ametsa egia bihurtzen laguntzen duten mezenas eta laguntzaileak.

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.