Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Lehendakariaren gutuna

Jende askok, familia askok jasan dugu maite dugun norbaiten alzheimerra. Gutun labur honetan, ez dut hitz egin nahi gaitzaren alderdi negatiboaz (ziur naiz ondo aski ezagutzen duzula), baizik eta drama pertsonal horren alde positiboez. Areagotu egin dira azken urteotan familiaren batasuna, senideen sentikortasuna eta hunkiberatasuna, lagunen hurbiltasuna eta balioa... alzheimerretik babestu beharraren eraginez, beharbada.  Hala, bada, fundazio hau sortzea erabaki nuen 2008an.

Izan ere, ez zait aski iruditzen sistema domotikoz jositako zentro onak egotea: harago jo nahi dut alzheimerraren aurkako ekinean, gure seme-alabek eta bilobek gaitz beldurgarri hori jasan ez dezaten. Inork ez dezan alzheimerrik jasan.  Berandu irits ez gaitezen. Sendatzen jardun beharrean, prebenitzeko, mendekotasunik ez pairatzeko.

Hil edo biziko helburu bihurtu da alzheimerraren aurkako borroka, eta gizarte osoak helburu horrekin bat egitea nahi nuke.  Ez da alferrikako ahalegina izango, inondik ere. Fundazio honetako kide guztiok galdu nahi dugu alzheimerrari diogun beldurra. Horretarako, ordea, baliabide teknologikoak behar ditugu, eta neurologo, neuroerradiologo, neuropsikologo, nutrizionista, bioinformatikari, erizain eta teknikariekin elkarlanean jardun. Jakintza-alor askotako taldeak behar ditugu, gaitz horri buruzko ikerketari ahalik eta ikuspegi gehienetatik ekiteko. Gipuzkoa Alzheimer Proiektua da gure lehenbiziko ikerketa-proiektua, 500 boluntarioren eskuzabaltasunari eta ausardiari esker eraikia: beren denbora eskaintzen digute, eta kezkak gurekin partekatzen dituzte.  Elkarrekin, lortuko dugu. Eskerrik asko denoi, bihotz-bihotzetik.

Joaquín Aperribay

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.