Cita Alzheimerwww.cita-alzheimer.org

Gure ikuspegia eta xedea

Ikuspegia

Alzheimerren gaixotasuna ikertzeko eta tratatzeko nazioarteko erreferentzia-zentro bihurtzea CITA, ikerketa ausartagoa eta berritzaileagoa egiteko gai dena, eraldatzailea eta diagnostiko goiztiarra eta gaitzaren tratamendu oso goiztiarra bultzatzen dituena, gizarte osoari ahalik eta onurarik handiena ekarriz.

 

Xedea

Hona gure helburuak:

  • Ikerketa-plataforma bat sortu eta fundazioko eta komunitate zientifikoko ikertzaileen esku jartzea.
  • Bikaintasuneko ikerketa egitea, eta haren emaitzak ahalik eta azkarren transferitzea jarduera klinikora.
  • Diagnostiko goiztiarragoa eta zehatzagoa egiteko biomarkatzaileak sortzea.
  • Itu terapeutiko berriak proposatzea.
  • Terapia aurreratuak diseinatzen laguntzea.
  • Gaitza garaiz diagnostikatzea.
  • Neuroendekapenaren hedatze-erritmoa moteltzea.
  • Garaiz artatzea pazientea.
  • Ongi zaintzea pazientea.
  • Garaiz tratatzea pazientea, hurbileko segimendua eginez.

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.